¡Colabora con nosotros!

Alaveteli-n oinarrituta

Web gune honek Alaveteli programari esker funtzionatzen du, informazio publikoaren eskabideak egiteko aukera ematen duen software librea (ingelesez FOI – Freedom of Information edo ATI – Access to Information bezala ezagutzen den ekimena). Softwarea jatorriz ingelesez dago, baina edozein hizkuntzetara itzul daiteke oso erraz.

Hasiera batean Alaveteli mySociety elkarte britainiarrak garatu zuen eta erabilpena nazioarteko mailan errazteko hobetuta dago. Kosovok, Bosniak eta la Unión Europea badute software honetan oinarritzen den atari propioa.
Alaveteliren garapenak gardentasunean interesatuta dauden zenbait fundazio eta etekinik gabeko erakuderen laguntza izan du.

tuderechoasaber.es bertsioa crowdfunding Goteo plataformatik jaso diren laguntzei eta zenbait babesleen diru-laguntzei esker eraiki da (babesleen esteka).

Alaveteli moldatu nahi izango zenuke zure herrialdean?

Zure herrialdean Alaveteli web bat sortu nahi izanez gero, lagundu ahal zaitugu. Hauxe behar duzu:

  • Programatzaile bat. WEbgunea egun gutxitan konfigura daiteke.
  • Informaziorako sarbidean aditua den norbait, zure herrialdean eskubide honek dituen ezaugarriak argitu ahal dizkizu.
  • Moderatzaile bat. Astean hainbat ordu sartu beharko duzu orrialde administratzen eta moderatzen.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu Alaveteliko orrialdea, edo idatz iezaiozu email bat tuderechoasaber.es-eko taldeari.